Errebala (arabieraz: رَبَض, rabaḍ, andalustar arabieraz «arrabáḍ» bilakatu eta hortik dator hitza) hirietan, bazterreko auzoa da.[1] Erdi Aroan, Europako hirien hazkundearen ezaugarria izan zen, harresiz kanpoko berezko hiri-eraketa jaio zen.[2] Harresi edo hesi berriak eraikitzeak, udal perimetroa handitzeko, antzinako errebalak hirian auzo bezala sartzea eragiten zuen.