Errepublika (grezieraz Πολιτεία, politeia, "hiria") Platonen lanik ezagunena eta esanguratsuena da, bere filosofia osatzen duten ideien bilduma.
Sokrates eta ikasle edo ahaideak bezalako beste pertsonaien arteko elkarrizketen bidez idatzia, hamar liburutan egituratzen da. Liburuen arteko trantsizioak ez du, ordea, gaiaren aldaketa ekartzen. Liburu honetan, Platonek Estatu perfektua izateko zein izango litzateken bere antolaketa eta filosofia onena eztabaidatzen du. Egilearen ideia gakoak honakoak dira: Estatuaren defentsarako gudarien hezkuntzaren garrantzia, justizia gauzatzeko behar morala eta azkenik, errepublika dela Estatu mota onenaren aldarrikapena.
Dirudienez, I. liburua beste guztiak baino lehenago idatzia izan zen, K.a. 395 inguruan. II., III. eta IV. liburuak K.a. 390. urtean idatzi ziren, Platonek Siziliara egindako lehen bidaia baino lehen. V. tik X.rako liburuak askoz geroago idatzi ziren.