Erromaniak Rromane dźene | |
---|---|
Ijitoen bandera, 1933an sortua eta 1971n ofizialki onartua | |
Biztanleak guztira | |
2—12 milioi[1][2][3] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Hizkuntza | |
Erromaniera | |
Erlijioa | |
Kristautasuna, islama, shaktismoa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Dom, Lom eta besteak |
Erromaniak[4] —testuinguru formaletarako izena[4]—, ijitoak[4] (Egipto leku-izenetik eratorria), buhameak[4] (bohemiarretik) edo motxaileak —zenbaitetan beren artean rom herria izenaz ere ezagunak (haien hizkuntzan rom izenak «gizona, senarra» esan nahi du)— gehienbat Europan bizi den etnia bat da, jatorria ziurrenik Indiaren ipar-mendebaldean duena, eta Erdi Aroan Europara emigratu zuena. Buhame euskaldunek erromintxel izena dute, beren burua kalo kulturakoengandik bereizteko.