Esapidea, gramatikan, berezko zentzua daukan banako lexiko gisa funtzionatzen duen bi edo hitz gehiagoko talde egonkorra da, euren osagaien zentzuen bateratzetik ez datorrena. Hainbat mota dago, euren funtzionamendu gramatikalaren arabera:
- Izenondo-esapidea. Izenondo bezala funtzionatzen duena: Tenplu bat bezalako egia.
- Adberbio esapidea. Adberbio bezala funtzionatzen duena: Bat-batean agertu zen.
- Juntagailu esapidea. Juntagailu bezala funtzionatzen duena: ... eginda ere...
- Esapide mugatzailea. Izenondo mugatzaile bezala funtzionatzen duena: Zigarretaren bat edo beste.
- Interjekzio esapidea. Interjekzio baten baliokide dena: Jainko maitea!
- Esapide nominala. Izen (gramatika)aren baliokide dena eta hala funtzionatzen duena: Idi begia (leiho biribila).
- Preposizio-esapidea. Preposizio bezala funtzionatzen duena: ...ren ondoan.
- Izenordain-esapidea. Izenorde baten baliokide dena eta hala funtzionatzen duena: bat edo beste...
- Aditz esapidea. Aditz baten baliokide dena eta hala funtzionatzen duena: jaramon egin, esku hartu...