Espainiar Tripolitania gaur egungo Libiako Tripolitania eskualdean kokatu zen Aragoiko Erresumaren kolonia izan zen, 1510etik 1551ra arte. XVI. mendean Hafsidar leinua geroz eta estuago zegoen Espainiar Inperioa eta Otomandar Inperioaren arteko borroken artean. 1510eko uztailaren 25an Karlos V.ak Tripoli okupatu zuen. Otomanoek Tunisia konkistatu zuten eta horren ondorioz Tripoliko hafsidar leinua Espainiaren meneko bilakatu zen 1535an. 1530ean Maltako Zaldunen esku utzi zuten lurra. 1551eko abuztuaren 14an otomanoen esku geratu zen.