Estatubatuar ingeles | |
---|---|
American English | |
Ingelesaren nagusitasuna Estatu Batuetan. | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 300.000.000 |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak mendebaldeko germaniar hizkuntzak anglo-frisiar hizkuntzak angliar hizkuntzak ingeles ipar amerikar ingeles | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | baliorik ez |
Glottolog | baliorik ez |
Wikipedia | en-us |
IETF | en-US |
Estatubatuar ingelesa (ingelesez: American English) Ameriketako Estatu Batuetan ingelesak duen dialekto eta ahoskeren multzoa da. Munduan lehen hizkuntza ingelesa dutenen bi herenak Estatu Batuetan jaioak dira.[1] Kanadako aldaerak oso antzekoak dira.
Amerikar ingelesa ere deitzen zaio (estatubatuarrek darabilten American English izenaren hitzez hitzeko itzulpena), baina nahasgarria da, ez duelako barne hartzen Belizeko ingelesa, Jamaikakoa, Kanadakoa...
Amerikan, ingelesaren erabilera britainiar kolonizazioaren garaian hasi zen. Lehendabiziko ingelesezko hiztunak XVII. mendean Ipar Amerikara iritsitako kolonoak izan ziren; baina garai hartan, nederlandera, frantsesa, gaztelania, alemana, suediera, eskoziera, galesa, Irlandako gaelera, Eskoziako gaelera eta finlandierazko hiztunak ere baziren, amerindiarrez gain, jakina.