Europako Mendietako parke nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mota | Espainiako parke nazional, Parke nazional, Biosfera erreserba eta naturagune babestu |
Azalera | 67.127 ha |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°13′N 4°50′W / 43.21°N 4.84°W |
Honen parte da | Network of National Parks of Spain (en) |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Europako Mendietako parke nazionala (gaztelaniaz: parque nacional de Picos de Europa) Espainiako iparraldeko parke nazional bat da, Asturiasen, Kantabriaren eta Leongo probintziaren artean kokatua.
Mendebaldeko mendigunea parke nazionaltzat jo zuten 1918ko uztailaren 22an, Alfonso XIII.a errege zelarik, Parque Nacional de la Montaña de Covadonga izenarekin. Horrela, Espainiako lehenengo naturagune babestu bihurtu zen. Hasiera hartan 16.925 ha. zeuzkan, baina 1995eko maiatzaren 30ean zabaldu zuten gaur egungo 64.660 hektareetara (Leónen 24.719 ha, Asturiasen 24.560 ha eta Kantabrian 15.381 ha).
Azkenik, 2003ko uztailaren 9an UNESCO-k Biosfera erreserba izendatu zuen, eta honetaz gain, parkea Hegaztien kontserbaziorako gune garrantzitsu eta Batasunaren garrantzizko leku gisa dago katalogatuta.