Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketa

Hizkuntzen Erabileraren Euskal Herriko Kale-Neurketa bost urterik behin egiten den ikerketa da. Hiztunen kale-erabilera du aztergai, hau da, Euskal Herriko kaleetan entzuten den hizkuntza-erabilera behatzen du ikerketak. Zenbat hitz egiten da euskaraz Euskal Herriko kaleetan? Galdera horri erantzuten dio ikerketak.

Datu-bilketa behaketa bidez egiten da, neurtzaileek kalean dabiltzan hiztunei ezertxo ere galdetu gabe eta entzuten dutena jasoz alegia. Modu honetan, hiztunak ez du jakiten behatua izaten ari denik, eta neurtzaileek hiztunaren berezko joera jasotzen dute. Hala inkesten bidezko datu-jasotzearen subjektibotasuna saihesten da eta emaitza fidagarriagoak lortzen dira. Hain zuzen, metodologia horixe da ikerketa honen berezitasuna.

Estreinakoz 1989an egin zen neurketa hori Euskararen Kultur Batzarraren (EKBren) aterkipean, eta geroztik, lau-bost urtean behin errepikatu da SEI elkartearen eta Soziolinguistika Klusterraren eskutik: 1993an, 1997an, 2001ean, 2006an, 2011n eta azkena 2016an. 2016ko VII. neurketan, Euskal Herri osoko 144 udalerri neurtu ziren, eta 187.635 elkarrizketaren nahiz 515.260 solaskideren informazioa bildu zen.


Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketa

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne