Ikusgela
Bernart Etxepare Axular Txomin Agirre Txillardegi Gabriel Aresti Mariasun Landa Xalbador |
Euskal idazlea euskaraz idazten duen idazlea da. Horrenbestez, Euskal Herrikoa den baina erdaraz idazten duen egilerik ezin da euskal idazletzat hartu. Honela idatzi zuen izan dugun euskalari gorenak:[1]
« | Esanaren arabera, euskaldun zahar nahiz berriek idatzirikako zernahi, literaturaren barrunbean sartzen baldin bada, euskal literatura da. Aitzitik Euskadiko jendeak —eta jakinaren gainean darabilt izen hau, Euskal Herriaren lehen zatiaren bitartez nahastea sor ez dadin—, erdaraz, edozein erdaratan, idazten duten neurrian ezin daitezke izan euskal idazle; euskaltzale sutsu agertzen baldin badira ere, erdal idazle dira. Horrela, euskal idazle genuen Silvain Pouvreau; erdal idazle, haatik, Pio Baroja eta Jean de Sponde. Eskubide osoa dute, beraz, Zeruko Argiak eta Anaitasunak iragarkietan oihukatzen dutenean: «Geu gara euskal prentsa». Eta gainerakoak euskal prentsa dira euskarari sarrera uzten dioten heinean eta ez gehiagotan. Obras son amores, y no buenas razones, esan ohi da aski ezaguna dugun beste hizkuntza batean, eta ez dabiltza oker, nik uste, hori diotenak. | » |
Koldo Mitxelena[2] |
Kolektiboa koordinatzeko sortu zuten Euskal Idazleen Elkartea.
Euskal idazle klasikoen artean, nabarmentzekoak dira "Axular" (Geroren egilea), Bernart Etxepare (Linguae vasconum primitiae), Joan Perez de Lazarraga (Lazarragaren eskuizkribua), Txomin Agirre (Kresala, Garoa), "Lauaxeta" eta "Lizardi".
Mundu osoan oihartzun handiena izan duen egungo euskal idazlea Bernardo Atxaga da; Obabakoak du libururik ezagunena, eta haren lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte. Gaur egungo beste idazle aipagarri batzuk: Unai Elorriaga, Koldo Izagirre, Mariasun Landa, Anjel Lertxundi, Ramon Saizarbitoria, Joseba Sarrionandia, Itxaro Borda eta Arantxa Urretabizkaia.