Exoeskeleto

Ibai-karramarroek exoeskeletoa dute.

Exoeskeletoa (grekotik datorren hitza, ἔξω, éxō, kanpo eta 'σκελετός, eskeleto) edo kanpo hezurdura zenbait animaliaren gorputza estaltzen, babesten eta eusten duen kanpo eskeleto jarraitua da. Aldiz, gorputzaren barneko eskeletoari edo hezurdurari endoeskeleto esaten zaio. Exoeskeletoa dute artropodo guztiek (araknidoek, intsektuek, krustazeoek eta miriapodoek besteak beste), eta zenbait belakik eta moluskuk (txirlek eta barraskiloek adibidez)[1].

Badira biak, exkoeskeletoa eta endoeskeletoa, aldi berean dituzten animaliak; adibidez, ugaztunetan armadiloak eta narrastietan dordokak eta krokodiloak.[2]

  1. study.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  2. «Difference Between Endoskeleton and Exoskeleton» VEDANTU (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).

Exoeskeleto

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne