Ezkutuko ehiza edo isileko ehiza legez kanpo egiten den ehiza da. Ehiza legez erregulaturiko egoeretan, ehiza mota hau legez kontrakoa da, ondorengo arrazoi hauetako batengatik edo gehiagorengatik:
Legeak harrapakin horri esleituriko ehiza sasoitik kanpo egina delako.
Ehiztariak harrapakina ehizatzeko baimenik ez duelako.
Ehiza egiteko erabilitako arma baimenduta ez dagoelako harrapakinaren kasuan.
Ehiza egiteko erabilitako metodoa legez kanpokoa delako (adib: tranpak, lehergailuak, pozoina...)
Ehizatu nahi den animalia edo landarea murriztutako egoeran delako eta legez babestua dagoelako.
Ehiza gertatu den gunea babesturiko eremu batean dagoelako.
Animalia edo landarea ikertzaile batek markatua izan delako.
Ohar bedi ezkutuko ehiza animalia basatien kasuan soilik aplikatzen dela. Besteren animalia etxekotuak ehizatzea ere legez kanpokoa da, baina ez da ezkutuko ehizatzat jotzen, lapurretatzat baizik.