FN FAL | |
---|---|
Mota | borroka-fusil |
Jatorrizko herrialdea | Belgika |
Zerbitzua | |
Hasiera | 1954 |
Gatazka | Vietnamgo Gerra Iraultza Sandinista Sei Eguneko Gerra Yom Kippurreko Gerra Falkland Uharteetako Gerra Siriako Gerra Zibila Txerrien Badiako inbasioa Rhodesian Bush War (en) Narkotrafikoaren aurkako gerra Mexikon Libiako gerra zibila |
Produkzioa | |
Diseinatzailea | Dieudonné Saive (en) |
Fabrikatzailea | FN Herstal (en) Steyr-Daimler-Puch (en) |
Kopurua | 2.000.000 |
Zehaztasunak | |
Munizioa | 7,62 x 51 NATO |
Fusil Automatique Léger (euskaraz: «Fusil Automatiko Arina»), FAL laburduraz ere ezaguna, 1940ko hamarkada amaieran eta 1950koaren hasieran Fabrique Nationale de Herstal (FN) enpresa belgikarrak diseinaturiko eraso fusila da. 70 herrialdek erabili dute beraien indar armatuetan eta gutxienez 10 herrialdetan produzitu da. 7,62 x 51 NATO kartutxoak erabiltzen ditu eta su automatikoa zein erdi-automatikoa egiteko gai da. NATOko eta Mendebaldeko herrialde askotako armadek hartu zuten infanteriako arma nagusi bezala Bigarren Mundu Gerraren ondoren, herrialde askotan lizentziapean produzitu zelarik aldaera askotan.