Faraoi

III. dinastiako Djoser faraoiaren ostean, Nemes ilejantziaz, bizar izunez eta gona laburrez irudikatzen ziren.

Faraoia Antzinako Egiptoko agintari gorena zen. Lehena Menes izan zen, K.a. 3100 inguruan agindu zuena eta azkena Kleopatra VII, K.a. 49 eta 31 artean agindu zuena.

Faraoi izena

O1O29

"par-o" ("etxe handia") hitz egiptoarretik dator. Horrela, faraoia hasiera batean erregearen etxebizitza zen eta gero agintariari berari jarri zitzaion izena.

Lehen faraoiak jainkotiartzat jotzen ziren, Ra eguzkiaren jainkoaren semetzat, eta buruan Egipto Garaiaren eta Egipto Beherearen koroa bikoitza zeramaten. Beren nahia sakratua zen, justizia unibertsalaren ordezkariak baitziren lurrean. Hain sakratuak ziren, ezen arrebak soilik har zitzaketen emazte gisa, odol sakratu bera baitzuten (nahiz eta horrek ez zien eragozten amoranteak edukitzea).


Faraoi

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne