Farmazia

Farmazia farmakoen prestakuntzaz eta dispentsazioaz arduratzen den zientzia da. Osasun produktuak prestatu eta dispentsatzen diren lekua ere bada, baina kasu horretan farmazia bulego edo botika izena ematen zaio. Farmazia osasun zientzien adar bat da eta haren helburua medikamenduen jatorria, izaera, ezaugarriak eta prestakuntza aztertzea da.

Farmazialariek, kimikari eta medikuekin batera, eragin terapeutikoa duten konposatu organikoak sintetizatzeko erantzukizuna dute. Gainera, osasun eta higiene arloetan gero eta gehiago eskatzen da aholkua komunitate farmazeutikoari. Farmaziak farmako eta medikamentuei buruzko jakintzaz gain, horiek giza gorputzean duten eragina eta gorputzaren ezaugarri kimiko eta biologikoak hartzen ditu barne. Horretarako, farmazia galenikoa, farmakologia, biofarmazia eta farmakozinetika, farmakodinamika, toxikologia, farmakoteknia, biokimika, mikrobiologia eta kimika farmazeutikoa eremuak aztertzen ditu, besteak beste.


Farmazia

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne