Fedra | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Minos |
Ama | Pasifae |
Ezkontidea(k) | Teseo |
Seme-alabak | Acamas (en) |
Anai-arrebak | Ariadna, Eurymedon (en) , Catreus (en) eta Deucalion of Crete (en) |
Fedra[1] —antzinako grezieraz: Φαίδρα— Euripidesek jasotzen duen elezahar klasikoaren arabera, Minosen eta Pasifaeren alaba eta Teseoren emaztea zen. Hipolito bere semeordekoaz maitemindurik, hark uko egitean, Fedrak bera bortxatu nahi izanaz salatu zuen. Hipolito hil egin zuten, eta Fedrak gero, etsita, bere burua hil zuen.