Filae

Abu Simbelgo eta Filaeko nubiar monumentuak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Filaeko tenpluak

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii, vi
Erreferentzia 88
Kokalekua  Egipto
Eskualdea2 arabiar herrialdeak
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
Trajanoren kioskoa

Filae edo File (egiptoeraz P-aaleq, «muga»; grezieraz: Philae; arabieraz: Jazirat Filah) Niloko uharte txikia da, Aswanen hegoaldetik 8 kilometrora dagoena. Uharte santua zen, Isis jainkosaren lurra; berandukoak dira bertako eraikuntzak. Zaharrena Nektanebo II.aren tenplu txikia da. Tenplu nagusia Isis jainkosarena da, Nektanebo II.ak egina. Uholdeek hondatu zuten zati bat, eta Ptolomeo II.ak eta Ptolomeo XIII.ak konpondu zuten. Monumentu horrek garrantzi handia du, behe-erliebeengatik eta hormetan eta zutabeetan grabaturik dituen testuengatik. Iparraldean Horusen tenplua dago, ekialdean Hathorren tenplu txikia, Ptolomeo VI.ak eraikia, eta hego-ekialdean Trajanoren kioskoa.

Luzaro Filae kristautasunaren hedakuntzaren kontrako bilgune izan zen, eta V. mendera arte erromes paganoak joan ohi ziren bisitari. Aswango urtegia egin zenean, urtean hamar hilabetez ur azpian geratzen ziren tenpluak. UNESCOk bultzaturik ordea, Nubiako monumentuak salbatzeko nazioarteko kanpaina jarri zen martxan, eta Filaeko tenpluak ondoan zegoen Agikia uhartera eraman zituzten, 1972tik 1980ra bitartean.


Filae

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne