Flamenkoa1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kultura Ondare Immateriala |
Erreferentzia | 00363 |
Kokalekua | Espainia |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Izen ematea | 2010 (XXXIV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Flamenkoa (gaztelaniaz: flamenco) Espainiako eskualde batzuetako musika eta dantza mota bat da, ijito etniari oso lotua, jatorria Andaluzia, Extremadura eta Murtzia eskualdeetan duena. Andaluziarren, arabiarren eta espainiar juduen herri musika dira flamenkoaren oinarri nagusiak; halaber, zenbait ikertzaileren ustez, Indiako eta Bizantzioko erlijio kantuek ere eragin handia izan dute flamenkoan. 2010ean UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendatu zuen.[1]
Bere alderdi nagusiak kantua, musika jotzea eta dantza dira; bere bereak diren tradizio eta arauak ditu. Gaur egun ezagutzen dugun moduan, flamenkoa XVIII. mendekoa da, eta eztabaida dago haren jatorriari buruz; izan ere, iritzi eta alderdi desberdinak egon arren, ezin izan da horietako bat bera ere modu historikoan egiaztatu. Espainiako Hizkuntza Akademiaren hiztegiak (DRAE) Andaluziako herri-kulturarekin eta ijitoen presentziarekin lotzen duen arren[2], nabaria da garai hartako Andaluzian bat egin zuten kultur fusioaren eragina.