Flamenko (hegaztia)

Flamenko (hegaztia)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaPhoenicopteriformes
FamiliaPhoenicopteridae
Generoa Phoenicopterus
Bonaparte, 1831
Banaketa mapa

Flamenkoak (Phoenicopterus) Phoenicopteriformes ordenako hegaztiak dira, Phoenicopteriformes ordenako genero bakarra. Ameriketan lau espezie bizi dira eta Eurasian, beste bi[1].

Uretan nahiz lurrean bizi daiteke, zingiretan batez ere. Krustazeoz eta algaz elikatzen dira. Beren mokoak garrantzitsuak dira bere janaria lokatzetik bereizteko. Animalia omniboroa da; hau da, haziak, algak eta abar jan ditzake. Halaber, artemiak (krustazeo mota bat) jaten dute eta horrek kolore arrosa ematen die. Jaiotzean zuriak dira, baina handituz joan ahala kolore arrosa hartzen doaz. Elikadura ona izanez gero, kolore gorriagoa hartzen dute, eta gaixorik egonez gero, berriz, zuri jartzen dira. Buru mokodun eta txikia du eta lepo eta hanka luze eta argalak.

Normalean, bikotez aldatzen dira. Ernaldiak 28-32 egun inguru irauten du eta bakoitzean kume bakar bat izaten dute. 27 urtetik 50 urtera bizi daitezke. Animalia taldekoiak dira.

  1. Svensson, Lars; Zetterström, Dan; Mullarney, Killian & Grant, P. J. (1999): Collins bird guide. HarperCollins, London. ISBN 0-00-219728-6

Flamenko (hegaztia)

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne