Flandriera | |
---|---|
Vlaams-Nederlands | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Belgika Frantzia |
Hiztunak | 6,1 milioi |
Eskualdea | Flandria |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak mendebaldeko germaniar hizkuntzak Franconian (en) Low Franconian (en) nederlandera | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza fusionatzailea eta V2 hizkuntza |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak |
Flandriera edo flamenkera[1] Flandrian (Belgika) eta haren mugako Frantziar Flandrian egiten den nederlanderari ematen zaion izena da. Hortaz, flandriera nederlanderaren dialektoa da.
Flandrierak 50.000 hiztun ditu Frantziako Nord departamenduan[2] eta 122.000 Herberehetako Zeeland eskualdean[3].
Belgikako nederlanderaren aldaera askotan hizkuntza beregaintzat hartu da, flandriera izenaz. Hala ere, gaur egun onartuta dago flandriera eta nederlandera hizkuntza bera direla, flandriera nederlanderaren dialekto gisa hartuta. 1993an Belgikako eta Herbehereetako gobernuek Nederlanderaren Hizkuntza Batasuna deitutako instituzioaren esku utzi zituzten hizkuntzari loturiko kontuak. Horrela, bi aldaerek hizkuntza idatzi edo estandar bakarra dute[1].