Fleetwood Mac | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Londres, Ingalaterra |
Musika mota | pop rock, soft rock, blues rock, art pop, British blues |
Urteak | 1967–1995, 1997–gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Blue Horizon, Reprise, Warner Bros., LMJS Productions |
Taldekideak | |
Mick Fleetwood John McVie Christine McVie Lindsey Buckingham Stevie Nicks | |
Lehengo taldekideak | |
Taldekide ohiak: Peter Green Jeremy Spencer Bob Brunning Danny Kirwan Bob Welch Bob Weston Dave Walker Billy Burnette Rick Vito Bekka Bramlett Dave Mason | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nominazioak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
https://fleetwoodmac.com/ | |
Fleetwood Mac ingeles-estatubatuar rock musika talde bat da, 1967an Londres hirian sortua. Mundu osoan 100 milioi disko saldu ditu, inoizko disko gehien saldu dituzten taldeetako bat bilakatuz. Peter Green eta Jeremy Spencer gitarrajole eta abeslariek, Bob Brunning baxujoleak eta Mick Fleetwood bateriajoleak sortu zuten. Ondoren, John McVie eta Danny Kirwan musikariak ailegatu eta lehenbiziko musikalanak argitaratzen hasi ziren, 1960ko hamarkadaren amaiera eta 1970eko hamarkadaren hasierak britainiar bluesaren gorakadaren talde garrantzitsuenatako bat bihurtuz.
1970eko hamarkadaren hasieran beren krisialdietako bat jazo eta Green, Spencer eta Kirwan musikariek taldea laga zuten, baina bestalde Christine McVie teklista eta abeslaria eta Bob Welch musikaria elkartu zitzaizkien.