Formula kimiko

"Formula" hitzaren beste esanahi batzuetarako, ikusi formula.

Silanoaren formula.

Formula kimiko bat konposatu kimiko bat osatzen duten elementu kimikoen adierazpena da, eta molekula bat osatzen duten atomoen kopuru edo proportzioa adierazten du. Informazio gehigarria ere eman diezaguke, hala nola atomo horiek lotura kimikoen bidez nola lotzen diren eta espazioan nola banatzen diren. Horiek izendatzeko, nomenklatura kimikoaren arauak erabiltzen dira. Adibidez: Silanoen formula[1].

Kimikan, konposatu kimiko bat edo molekula jakin bat osatzen duten atomoen proportzio kimikoei buruzko informazioa aurkezteko modu bat da formula kimikoa. Horretarako elementu kimikoen ikurrak, zenbakiak eta, batzuetan, beste sinbolo batzuk ere erabiltzen dira, hala nola parentesiak, marratxoak, kortxeteak, komak eta zeinuak (+), (-). Formula kimikoak sinboloen lerro tipografiko bakarrera mugatzen dira, eta azpiindizeak eta superindizeak izan ditzakete. Formula kimiko bat ez da izen kimiko bat, ez baitu hitzik. Formula kimiko batek egitura kimiko sinple batzuk har ditzakeen arren, ez da egitura-formula kimiko oso bat. Formula kimikoek molekula eta substantzia kimiko sinpleenen egitura baino ezin dute zehaztu, eta, oro har, izen kimikoek eta egiturazko formulek baino ahalmen mugatuagoa dute.

Formula kimiko mota sinpleenei formula enpiriko deritze, eta atomo mota bakoitzeko zenbakizko proportzioak adierazten dituzte soilik, letrak eta zenbakiak erabiliz. Formula molekularrek ostera, molekula bateko atomo mota bakoitzaren kopurua adierazten dute, egiturari buruzko informaziorik gabe. Adibidez, glukosaren formula enpirikoa CH2O (hidrogeno atomo kopurua karbono eta oxigeno atomo kopuruaren bikoitza dela adierazten du), eta haren formula molekularra.C6 H12 O6 (12 hidrogeno atomo, 6 karbono eta oxigeno atomo).

Formula kimiko bat elementu kimikoen ikurren lerro bakar bat bezala adierazi behar denez, sarritan ez du egitura-formula batek eman dezakeen informazio adina eskaintzen. Formula horrek atomoek espazioan hartzen duten egitura azaltzen du, atomoek egiturak gauzatzeko haien artean sortzen dituzten loturen kimikoen informazioa ahalbidetuz, hala nola lotura kobalente, ioniko edota hauen konbinaketak.

Egitura konplexutasuna dela eta, formula molekular berdina baina egitura-formula ezberdina duten molekulak daude eta hauek isomero izena hartzen dute. Adibidez, glukosak bere formula molekularra (C6H12O6) beste azukre batzuekin partekatzen du, hala nola fruktosa, galaktosa eta manosa. Badira edozein egitura-formula espezifika dezaketen izenak, baina horiek termino askoren beharra dute (ikusi nomenklatura kimikoa).

  1. (Gaztelaniaz) Química 1. Fundamentos. Ediciones Colihue SRL ISBN 978-950-581-343-8. (Noiz kontsultatua: 2024-11-18).

Formula kimiko

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne