Frank Sherwood Rowland

Frank Sherwood Rowland

(2008)
Bizitza
JaiotzaDelaware1927ko ekainaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaOhio
Corona del Mar (en) Itzuli
HeriotzaNewport Beach2012ko martxoaren 10a (84 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Parkinsonen gaixotasuna
Hezkuntza
HeziketaOhio Wesleyan University (en) Itzuli
Chicagoko Unibertsitatea
(1948 - 1952) Doktoretza : kimika
Tesi zuzendariaWillard Libby
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkimikaria, unibertsitateko irakaslea eta autorea
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
University of Kansas (en) Itzuli
University of California, Irvine (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Ameriketako Fisika Elkartea

Find a Grave: 86639967 Edit the value on Wikidata

Frank Sherwood Rowland (Delaware, Ohio, 1927ko ekainaren 28aNewport Beach, Kalifornia, 2012ko martxoaren 10a) estatubatuar kimikaria izan zen.

Chicagoko Unibertsitatean eskuratu zuen doktoregoa, 1952. urtean. Ondoren irakasle jardun zuen Princeton eta Kansasko unibertsitateetan, eta Kaliforniako Irvin Unibertsitateko kimikako katedra eskuratu zuen 1964an. Handik hogeita hamar urtera, 1994an, unibertsitate hartako Donald Bren ikerketa-katedra lortu zuen. Rowland eguratseko kimikan eta erradiokimikan aditua da, eta Mario Molina lankidearekin batera hozkailuetan, sprayetan eta abarretan erabiltzen diren klorofluorokarburo industrialek (CFC) ozono-geruza kaltetzen dutela aurkitu zuen. Aurretik Paul J. Crutzenek oxido nitrosoa eguratseko geruza gorenetara igo eta ozonoa hondatzen zuela aurkitu zuen bezala, Molinak 1973an iragarri zuen CFCekin ere gauza bera gertatzen zela. Harrezkero gai horrek ozono-molekulen egonkortasunean duen eragina aztertzeko ikerketak egin zituzten Rowland eta Molinak, eta ondorio hau atera zuten: CFC molekulek egonkor irauten dute eguratseko geruza beherenetan, baina goialdera igo ahala argi ultramorea xurgatzen hasten dira, hautsi egiten dira eta kloro-atomoak sortzen dituzte, eta kloro-atomoek, berriz, kalte egiten diete ozono-molekulei. Zientzietako Nazio Akademiak oniritzia eman zion bi ikertzaileon lanari, eta horrela hasi zen mundu guztian CFCak debekatzeko kanpaina, 1985az gero bereziki indartu dena, britainiar ikertzaile batzuek Antartika inguruan ozono geruzaren % 40 hondatuta dagoela aurkitu zutenez gero. 1995ean, Kimikako Nobel Saria eman zieten Rowland, Molina eta Crutzeni ozono-geruzaren hondamenaz egindako lanengatik.


Frank Sherwood Rowland

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne