Noiz | 1975eko irailaren 27an |
---|---|
Nortzuk | ETAko Juan Paredes Manot (ezizenez, Txiki) eta Angel Otaegi kideak eta FRAPeko Xosé Humberto Baena, José Luis Sánchez Bravo eta Ramón García Sanz |
Estatuburua | Franco |
Nola | Fusilatuta |
Salaketa | Terrorismoa |
Frankismoaren azken exekuzioak 1975eko irailaren 27an, Francisco Franco hil baino aste batzuk lehenago, frankismoak betearazi zituen azken heriotza zigorrak izan ziren. ETA erakunde armatuko Juan Paredes Manot (ezizenez, Txiki) eta Angel Otaegi kideak, FRAP erakunde armatuko Xosé Humberto Baena, José Luis Sánchez Bravo eta Ramón García Sanz kideekin batera fusilatu zituzten, guda-kontseilu batean epaitu ondoren. Fusilatzeak gizarte erreakzio eta protesta biziak eragin zituen Euskal Herrian, Espainian eta nazioartean. Ezker Abertzaleak bere Gudari Eguna fusilatze horien egun berean ezarri zuen, haien omenez.