Franz Brentano (Marienberg am Rhein, Hesse-Nassau, Prusiako Erresuma, 1838ko urtarrilaren 16a - Zürich, 1917ko martxoaren 17a) alemaniar filosofo eta psikologoa izan zen. 1864an apaiz katoliko ordenatua izan zen, baina 1873an apaizgoa utzi zuen, Aita Santuaren hutsezintasunaren dogmaren aurkakoa zelako[1]. Psikologian, positibismoaren jarraitzailea izan zen eta metodo enpirikoa aldeztu zuen. Eragin handia izan zuen Sigmund Freud, Alexius Meinong, Edmund Husserl, Carl Stumpf eta Christian von Ehrenfelsengan[2].