Frederick Loewe | |
---|---|
(1962) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Fritz Löw |
Jaiotza | Charlottenburg (en) , 1901eko ekainaren 10a |
Herrialdea | Austria Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Palm Springs, 1988ko otsailaren 14a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Desert Memorial Park (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stern Conservatory (en) |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, kantugilea eta piano-jotzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Frederick Loewe |
Genero artistikoa | opereta Musikala |
Musika instrumentua | pianoa |
frederickloewe.org | |
|
Frederick Loewe (Berlin, 1901eko ekainaren 10a - Palm Springs, Kalifornia, 1988ko otsailaren 14a) estatubatuar musikagile eta abeslaria izan zen, sortzez austriarra.
Oso musika-heziketa ona izan zuen txikitatik. Hamahiru urte zituela hasi zen kantatzen Berlingo Orkestra Sinfonikoaren bakarlari gisa. 1924an Estatu Batuetara alde egin zuen. Ogibidea ateratze aldera, jatetxe eta tabernetan pianoa jotzen ibili zen, baina bere jardun nagusia abestiak idaztea izan zen. 1942an Alan Jay Lerner letragilea ezagutu zuen, eta elkarrekin hasi ziren lanean. Beren lanak komedia musikalaren estilo sofistikatua hartu zuen, eta bien artean arrakasta ugari lortu zuten: Brigadoon (1947), Paint your wagon (1951), My Fair Lady (1956, Pulitzer saria), Gigi (1958) eta Camelot (1960). Obra horietako asko zinemara egokitu ziren gero.