Friedrich August von Hayek (Viena, Austria, 1899ko maiatzaren 8a - Friburgo, Alemania, 1992ko martxoaren 23a) britainiar ekonomista izan zen, austriarra sortzez. 1938an Britainia Handiko herritartasuna hartu zuen.
Merkatu-ekonomiaren defendatzaile sutsu eta estatuaren esku-hartzearen etsai izaki, bere ideiak izan ziren Estatu Batuetako lehendakari Ronald Reaganen eta Britainia Handiko Margaret Thatcherren politika ekonomikoen oinarri nagusia.