Frodo Zorrozabal | |
---|---|
Legendarium | |
Argitalpena | |
Sortzailea | J. R. R. Tolkien |
Ageri den obrak | |
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | Eskualdea |
Herrialdea | Eskualdea |
Sexua | gizonezkoa |
Garaiera | 1,24 m |
Egoitza | Zorrozabalenea |
Jarduera | ezpataria |
Familia | |
Aita | Drogo Baggins |
Ama | Primula Brandybuck |
Anai-arrebak | ikusi
|
Senideak | ikusi
|
Familia | Zorrozabal familia |
Bestelakoak | |
Jantzia | Eraztun Bakarra |
Etsaiak | Sauron eta Gollum |
Frodo Zorrozabal (ingelesez: Frodo Baggins; 2968ko irailaren 22a - ?) J. R. R. Tolkienen legendariumeko fikziozko pertsonaia bat da, Eraztunen Jauna eleberriko protagonista nagusia. Bilbo Zorrozabalek seme eta oinordekotzat hartu zuen Frodoren gurasoak txalupa bateko istripu batean hil ondoren.
Bilboren oinordekoa izanda, Eraztuna suntsitzea bere ardura izanen da, Gaizkiari aurre egin behar badion arren. Hala ere, Frodo Zorrozabal ez da ohiko heroia; bere ahuleziaz jabetuta, etsituta agertzen da tokatu zaion zamaren aurrean. Itzultzeko itxaropen handirik gabe ere, ekiten dio bidaiari.