Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea izateagatik bereizten den pertsona juridiko mota bat da. Fundazioak, sortzaileek emandako ondare propioa izanik, bere xede sozialean aurreikusitako helburuak lortu behar ditu, baina bere ondarea ere zaindu behar du, helburuak lortzeko bitarteko gisa. Fundazioen gobernu-organoari babesletza deitzen zaio.
Fundazioaren helburuak irabazi-asmorik gabekoa izan behar badu ere, horrek ez du eragozten fundazioak jarduera ekonomikoa izatea eta bere ondarea aberasten duten jardueretan aritzea, azken helburua hobeto betetzeko baliabideak biltzea denean.