Gablete

Lyongo katedraleko gabletea

Gabletea[1] arkitektura elementu apaingarria da, atari eta leihateetako erremate gisa erabilitakoa, bereziki eraikin gotikoetan. Angelu zorrotzean batzen diren bi lerro zuzenek osatzen dute eta, piñoiak edo frontoiak ez bezala, ez dator bat teilatuko isurkiekin. Aditu batzuen ustez, Erdi Aroan amaitu gabe zeuden gangak eta atariak estaltzeko erabiltzen ziren zurezko armaduren harrizko imitazioa da.[2]

Arkitektura gotikoaren lehen aldian, arku, arkupe, drosel edota nitxo ugari izaten zituen, bertikaltasun sentsazioa areagotzeko. Ertzak kako-loreekin apaindu ohi ziren; tinpanoa, berriz, eskulturez janzten zen hasieran, eta trazeriaz eta arrosa leihoez geroago. Goiko erpina floroi edo gurutze batekin errematatzen zen.[2]

  1. Gablete. Euskalterm, ivap.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2025-1-6).
  2. a b Gablete. Tesauros del Patrimonio Cultural de España, tesauros.cultura.gob.es (Noiz kontsultatua: 2025-1-6).

Gablete

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne