Gales

Gales
Cymru
Wales
Ereserkia: Hen Wlad Fy Nhadau
Goiburua: "Cymru am byth"
("Gales betiko")

Galesko bandera

Royal Badge of Wales (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaCardiff
51°28′54″N 3°10′45″W
Hiririk handienahiriburu
Azalera20.779
Punturik altuenaYr Wyddfa
KontinenteaEuropa
MugakideakIngalaterra
Administrazioa
MonarkaKarlos III.a
LegebiltzarraGalesko Biltzar Nazionala
Zeren kide
Demografia
Biztanleria3.131.640
Dentsitatea147,59 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
BPG nominala97.760.000.000 $ (2018)
BPG per capita29.580 $ (2020)
Historia
Sorrera data: V. mendea
Bestelako informazioa
Ordu eremua
Internet domeinua.wales eta .cymru

Gales[1] (galesez Cymru[2]; ingelesez Wales), Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeetako bat da (besteak Ingalaterra, Eskozia eta Ipar Irlanda dira). Britainiar uhartearen mendebaldean dagoen penintsulan dago. Ingalaterra du mugakide ekialdean, honako konderriekin: Cheshire, Shropshire, Herefordshire eta Gloucestershire, iparralde eta mendebaldean Irlandako itsasoa (galesez Môr Iwerddon) du, ipar-ekialdean Dee ibaia (Afon Dyfrdwy), eta hegoaldean, berriz, Bristolgo kanala.

Galesek denera 20.779 km² ditu, eta 2.903.085 biztanle (140 bizt./km², 2001). Haren hiriburua Cardiff/Caerdydd da, 317.500 biztanlekoa. Galestarren bi herenak Galesko hegoaldean bizi dira, eta ipar-Ekialdean —Ingalaterrako mugan— ere bada beste biztanle kontzentrazio bat.

Ofizialki elebiduna da: galesak eta ingelesak parekotasun estatusa dute, eta seinale elebidunak herrialde osoan zehar nonahi ageri dira. Galestar gehienak ingeles hiztun elebakarrak dira, baina azken urteotan galesaren gainbehera gelditu da, eta nolabaiteko susperraldia jazo da. Hartara, gales hiztunen kopurua biztanleria osoaren % 20 gutxi gorabehera da.[3][4] XX. mendetik aurrera, galestar nortasun nazionalaren berpizkunde bat gertatu da. Gales zelta hizkuntzen (indoeuropar hizkuntzak) kidea da eta, beraz, bretainiera eta kornubierarekin lotura estua du.

Gales, XIX. mendetik aurrera, garai hartako eskualde industrializatuenetakoa bihurtu zen. Britainiar Inperioari eta haren koloniei ikatz eta altzairu kopuru oso handiak eskaintzen zizkien. Gaur egun, zerbitzu sektorea industria sektorearen mailara heldu da. Nahiz eta Galesko Barne Produktu Gordina Britainia Handiko beste eskualdeetakoa baino apalxeagoa izan, ez da ezberdintasun handirik nabari Galesko bizi mailaren eta Britainia Handiko beste eskualdeetako bizi mailaren artean.

  1. Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
  2. Cymru izenaren ahoskera: . Euskaldun batek gutxi gorabehera "kamrri" ahoskatuko luke.
  3. https://web.archive.org/web/20100524010505/http://www.byig-wlb.org.uk/English/welshlanguage/Pages/WhoaretheWelshspeakersWheredotheylive.aspx Welsh Language Board - Hiztun kopurua
  4. https://web.archive.org/web/20100921104325/http://britannia.com/celtic/wales/language.html Britannia - Go Britannia! Galesko Gida - Galestar Hizkuntzaren Gida

Gales

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne