Galia Akitania

Galia Akitania
 Antzinako Erroma
Administrazioa
HiriburuaBurdigala
Deuseztapen dataV. mendea
Geografia
Koordenatuak44°50′16″N 0°34′46″W / 44.837778°N 0.579444°W / 44.837778; -0.579444
Demografia

Galia Akitania edo Erromatar Akitania Erromatar Inperioko probintzia bat izan zen, gaur egungo Frantzian kokatua. Julio Zesarrek zioenez, Akitaniak Garona ibaia zuen muga. Hala ere, K.o. I. mendean, eta Augusto enperadorearen erreformen baitan, Akitaniako probintziako mugak Loira ibairaino zabaldu zituzten.[1] Horrela, aurretik Gallia Zeltikoan zeuden hainbat herri galiar, probintzia berri horretan sartu zituen.[2] Azkenean, Burdigalatik gobernatu zen (egungo Bordele).[3]

Geroago, K.o. III. mendeko Tetrarkia garaian, Akitania zabal hori hiru probintziatan zatitu zuten:

Akitania Handia laster egin zen ospetsu bere aberastasunengatik, nekazaritzan eta merkataritzan oinarrituta. Ausonioren lanen eta aurkikuntza arkeologiko modernoen bidez, bereziki ongi ezagutzen dugu IV. mendeko goi klaseko bizimodu sofistikatua, lurjabe handiek beren denbora hirien eta hiribildu garestien artean banatzen zutenean. Bisigodoak Akitania Bigarrenean, K.o. 418an kokatzeak ezer gutxi egin bide zuen ondo errotatua zegoen kultura "galo-erromatar" hura aztoratzeko.[3]

  1. (Ingelesez) «1911 Encyclopædia Britannica/Aquitaine - Wikisource, the free online library» en.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).
  2. Rocquain de Courtemblay, Félix. (1861). «Variations des limites de l'Aquitaine depuis l'an 58 avant J-C. jusqu'au Ve siècle.» Bibliothèque de l'École des chartes 22 (1): 256–271.  doi:10.3406/bec.1861.445761. (Noiz kontsultatua: 2024-12-13).
  3. a b (Ingelesez) Drinkwater, John Frederick. (2015-12-22). «Aquitania» Oxford Research Encyclopedia of Classics  doi:10.1093/acrefore/9780199381135.001.0001/acrefore-9780199381135-e-642. ISBN 978-0-19-938113-5. (Noiz kontsultatua: 2024-12-18).

Galia Akitania

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne