Game Boy | |
---|---|
bideokontsola eramangarria | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Nintendo |
Garatzailea | Nintendo Research & Development 1 (en) |
Marka | Nintendo |
Saldutako kopurua | 118.690.000, 105.030.000, 114.790.000, 115.980.000, 118.420.000 eta 118.690.000 |
Ikonoa | |
Historia | |
Sorrera | 1989ko apirilaren 21a, 1989ko uztailaren 31 eta 1990eko irailaren 28a |
Amaiera | 2003ko martxoaren 23a |
Aurrekoa | Game & Watch bilduma |
Hurrengoa | Game Boy Pocket, Game Boy Light eta Game Boy Color |
Honen parte | fourth generation of video game consoles (en) eta Game Boy saila |
Ezaugarriak | |
CPU | Sharp SM83 (en) |
Energia-iturria | AA battery (en) |
Sistema eragilea | baliorik ez |
Game Boy (japonieraz: ゲームボーイ "Gēmu Bōi") 1991n Nintendo japoniar bideo-joko enpresak merkaturatutako kontsola bat da. Sekulako salmenta arrakasta izan zuen, ofizialki, munduan[1] inoizko hirugarren kontsola salduena baita. Proba gisa besterik ez zen hasi eta lehenengo urtean nahiko gutxi saldu ziren; lau milioi unitate inguru mundu osoan. Hala ere, Tetris fenomenoaren etorrerarekin eta NESen eta Super Nintendo-n lan egin zuten lizentziadunen laguntza handiarekin salmentak areagotu ziren.
Eredu klasikoaren eta koloredun bertsioaren artean, 118,69 milioi unitate saldu ziren. Game Boy Advance bertsioarekin aldiz, 81,51 milioi baino gehiago saldu ziren. Orotara, 'Game Boy' marka duen 200 milioi sistema baino gehiago saldu dira 1990eko hamarkadaren hasieratik 2000ko erdialdera. Hurrengo Nintendo marken artean, Nintendo DS-k, 90 milioi unitate baino gehiago saldu ditu 2004ko amaieratik 2008ko abendura bitartean, eta horrek, Nintendoko merkatu eramangarriaren arrakasta berritu du.