George Sanders

George Sanders

(1972)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGeorge Henry Sanders
JaiotzaSan Petersburgo1906ko uztailaren 3a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaCastelldefels1972ko apirilaren 25a (65 urte)
Heriotza moduasuizidioa: droga-gaindosia
Familia
Ezkontidea(k)Susan Larson (en) Itzuli  (1940 -
Zsa Zsa Gábor  (1949 -  1954)
Benita Hume  (1959 -  1967)
Magda Gabor  (1970 -  1971)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Manchester Institute of Science and Technology (en) Itzuli
Bedales School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakahots-aktorea, idazlea, musikagilea, autobiografialaria, karaktere aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, abeslaria, antzerki aktorea, aktorea eta kantugilea
Altuera189 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm0001695 Allocine: 466 Rottentomatoes: celebrity/george_sanders Allmovie: p62948 59366 IBDB: 59023
Musicbrainz: fc85172e-fb31-48c2-abf1-89df7d8466b9 Discogs: 775065 Find a Grave: 6924295 Edit the value on Wikidata

George Henry Sanders (1906ko uztailaren 3a1972ko apirilaren 25a) aktore britaniarra izan zen.

Sanders San Petersburgon jaio zen , artean Errusiar Inperioa, Henry Sandersen (1873-1961) eta Margaret Sandersen (1875-1967) seme. Anaia nagusia ere, Tom Conway (1904-1967), aktorea izan zen. 1917an, sovietar iraultzaren piztearekin, familia Ingalaterrara itzuli zen. Eskola-urteak Brightonen eman zituen eta gerora Manchesterreko unibertsitatean jardun zuen. Graduatu ostean enpresa batean hasi zen lanean, eta bertako lankide batek bultzatuta, Greer Garson aktorea izango zenak, antzezteari ekin zion.

Alfred Hitchcocken Foreign Correspondent filmaren irudia (1940)

1929koa da Sandersen aurreneko lana zineman. Zazpi urte geroxeago osatu zuen bere lehen parte hartzea amerikar ekoizpen batean: Lloyd's of London (1936). Erakutsitako moldeak eta moduak lan-eskaintza asko ekarri zizkion eta hurrengo urteetakoak dira, besteak beste: Rebecca (1940), The Black Swan (1942) edo The Picture of Dorian Gray (1945). 1947an Gene Tierney eta Rex Harrison aktoreekin batera The Ghost and Mrs. Muir filmean aritu zen. 1950ean Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar saria lortu zuen, All About Eve (1950) Joseph L. Mankiewiczen aginduetara eginiko pelikulan.

Telebistan ere aritu zen, eta arrakasta handiarekin, bere izena zuen saioan: The George Sanders Mystery Theater. Aldez aurretik, 1939 eta 1941 bitartean RKO Pictures etxearen ekoizpena izan zen serie batean ere hartu zuen parte, The Saint pertsonaiarenean hain zuzen ere. Ahots gaiztoa erantsi zion marrazki bizidunetako Disney etxearen The Jungle Book filmeko Shere Khan sugeari. Beste alde batetik, Sandersek idatzi ez bazituen ere, berak hala sinatuta argitara eman zituzten hilketa-eleberri bi: Crime on My Hands (1944) eta Stranger at Home (1946); Craig Rice eta Leigh Brackett andreek idatzitako testuak ziren, eta aktorearen ospea salmentetarako baliatu zuten. Eta musikaren arloan ere aipatzekoa da 1958an grabatu zuen diskoa: The George Sanders Touch: Songs for the Lovely Lady.

Sandersen autobiografiak Memoirs of a Professional Cad du izentzat eta 1960an eman zuen argitara. Bizitzako azken urteetan neurrigabe hasi zen edaten eta ez zuen bere burua behar beste zaintzen. Zinemarako osatu zituen azken lanetan gainbehera agerikoa da.

1972ko apirilaren 23an Castelldefels herriko hotel batean egin zuen erregistroa, eta handik bi egunera hilik aurkitu zuten bere gelan: itxura batean Nembutal izeneko botika baliatu zuen bere buruaz beste egiteko.[1] 65 urte zituen. Idatzita utzi zuen ohar batek hala zioen:


« Lagunok, banoa asper-asper eginda nagoelako. Luzeegi egin zait bizitza. Putzu gozo honetan utzi ditut nire kezkak. Ondo ibili. »

—George Sanders


David Nivenek bere autobiografian (Bring On the Empty Horses) idatzi zuen Sandersek 1937an aitortu ziola 65 urte bete orduko bere burua hilko zuela.

Lord Henry Wotton pertsonaiarena egin zuen The Picture of Dorian Gray (1945) filmean.
All About Eve (1950)
  1. Ascher-Walsh, Rebecca. Bored to Death. Entertainment Weekly.

George Sanders

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne