Georgiera

Georgiera
ქართული ენა — ქართული‎ — ქართული
Datu orokorrak
Hiztunak3.700.000 (2014)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
ibero-kaukasoar hizkuntzak
Kartveliar hizkuntzak
Karto-Zan (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza eranskaria, SOV hizkuntza, hizkuntza ergatiboa, adjective-noun (en) Itzuli, hizkuntza sintetikoa eta postposizioa
Kasu gramatikalaknominatiboa, ergatiboa, genitiboa, datiboa, instrumentala, bokatiboa, transformative case (en) Itzuli eta adverbial case (en) Itzuli
AlfabetoaMxedrulia, Georgian Braille (en) Itzuli, Asomtavruli (en) Itzuli, Nuskhuri (en) Itzuli eta Mkhedruli (en) Itzuli
Aurrekariaantzinako georgiera
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1ka
ISO 639-2kat geo
ISO 639-3kat
Ethnologuekat
Glottolognucl1302
Wikipediaka
Linguasphere42-CAB
ASCL4902
Linguist Listgeor
IETFka

Georgiera edo kartveliera[1] Georgiako hizkuntza ofiziala da. Herrialde horretan, biztanleen % 83ren lehen hizkuntza da, eta beste 500.000 bat lagunek mintzatzen dute Georgiatik at. Georgiar alfabetoaz idazten da. Alfabeto horrek hiru aldaera ditu: asomtavruli, nuskhuri eta mxedruli.

Kartveliera izena ere ematen zaio, georgiera eta hizkuntza hego-kaukasoarrak nahasiz, kartveliar hizkuntza hego-kaukasiar guztiei emaniko izena baita.[erreferentzia behar] Georgiera hizkuntza horien erreferente literario ia bakarra da, hala ere. Kivrulia, juduek hitz egiten duten aldaera, 20.000 lagunek mintzatzen dute Georgian, eta 65.000k handik kanpo (Israelen, batez ere).

Gaur egungo hizkuntzalaritzan oinarrigabetzat baztertu da dene-kaukasoar hizkuntzen hipotesia, georgiera euskararen jatorri berekotzat jotzen zuena.

  1. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-14).

Georgiera

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne