Gibel | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Digestio-aparatua |
Kokapena | sabelaldeko barrunbea |
Hona drenatzen du | Bena hepatikoa Hepatic lymph nodes (en) |
Arteria | Arteria hepatiko propio |
Zaina | Bena hepatikoa |
Nerbioa | Nerbio bago celiac ganglia (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | hepar |
MeSH | A03.620 |
TA | A05.8.01.001 |
FMA | 7197 |
Terminologia anatomikoa |
Gibela sabelaren barruko organoa da, gizaki zein animali ornodun guztietan ageri dena. Digestio-aparatuaren osagaia da eta abdomenaren eskumaldean kokatuta dago, diafragmaren azpian. Bere inguruko organoak ondokoak dira: behazun-xixkua, heste lodia, heste mehea, urdaila, barea eta area edo pankrea.
Funtzioen aldetik, gantzen digestiorako beharrezkoa den behazuna ekoizti eta jariatzen du, proteina plasmatikoen sintesian parte hartzen du, bitamina eta glukogenoaren metaketa gauzatzen du eta funtzio desintoxikatzailea du. Organismoarentzat kaltegarriak diren substantziak (alkohola, adibidez) odoletik ezabatzearen arduraduna da. Gibelaren gabezia edo gibelaren funtzionamentu eza bizitzarekin bateraezina da.