Migrazioa, batzuetan migrazio mugimendua, pertsona bat jaio edo bizi den herrialde edo lurraldea utzi eta beste leku batera aldi luze baterako joatea da, han bere bizimodua hobetzeko asmoarekin gehienetan. Bi migrazio mota bereizi ohi dira, immigrazioa eta emigrazioa. Joaten direnak emigrante edo joankin[1] hitzarekin izendatzen dira; etortzen direnak, berriz, immigrante nahiz etorkin.