Google Assistant

 Google Assistant
Jatorria
Sortzailea(k)Google
Sorrera-urtea2016
Argitaratze-data2016
Banatze bideadeskarga digitala
Azken bertsioa0.1.601924805
Ezaugarriak
EuskarriaWear OS, Android Auto eta Chrome OS
Sarrera gailuavoice user interface (en) Itzuli
Programazio-lengoaiaC++
Sistema eragileaWear OS, Android Auto eta Chrome OS
Ekoizpena
GaratzaileaGoogle
Fikzioa
Erabiltzen duGoogle Duplex (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazEz
assistant.google.com

Google Assistant Google-k garatutako asistente birtual pertsonal bat da (laguntzaile adimentsua), mugikorretan eta etxerako smart home gailuetan erabilgarri dagoena. Google Now-k ez bezala, Google Assistant-ek bi norantzetako elkarrizketak jardun ditzake.

Assistant-en estreinaldia 2016ko maiatzean izan zen, Google-ren Allo mezularitza aplikazioaren eta baita ahotsarekin funtzionatzen duen Google Home gailuaren bitartez ere. Hasieran, Pixel eta Pixel XL smartphonetan soilik erabili zitekeen baina 2017ko otsailaz geroztik, beste Android gailuetara hedatu zen, baita Android Wear smartwatch-etara ere, eta iOS sistema eragilerako aplikazio propioa maiatzean argitaratu zen. Gainera, hainbat gailuetarako hedapena garatzen ari da, adibidez, auto eta etxetresnetara.

Erabiltzailearen sarrera-bide nagusia ahots naturala da, hala ere, teklatu bidezko sarrera ere eskuragai dago. Google Now-k bezala, Assistant-ek Internet-bilaketak egin ditzake, gertaerak eta alarmak planifikatu, gailuaren hardware ezarpenak konfiguratu eta erabiltzailearen Google kontuaren informazioa erakutsi. Googlek adierazi du asistenteak kameraren bitartez objektuak identifikatzeko ere gai izango dela, baita produktuen erosketa eta abestien identifikaziorako euskarria izango duela. Gainera, adierazi da 2018ko udararako planifikatu dela Assistant-en oinarritutako pantaila adimendua.[1]

  1. (Ingelesez) Lynley, Matthew. «Google unveils Google Assistant, a virtual assistant that’s a big upgrade to Google Now» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).

Google Assistant

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne