Grabitazio-eremua fisikan grabitatea ordezkatzen duen indar eremu bat da. Eremu horren gune batean M masa bat baldin badago, M-ren inguruko eremuak aurretik M ez zegonean ez zituen ezaugarri batzuk bereganatzen ditu. Gertakari hau beste m masa bat hurbildu eta elkarrekintza hau jazotzen denean egiaztatzen da. M-ren inguruan zeozer badagoela baieztatzea espekulazioa da, eremu honen eragina beste m ezartzean nabaritzen baita, masa honi lekuko masa deritzo. Eremu honek jasotzen duen tratamendua arazoaren beharren arabera ezberdina izan liteke: