Grammy Sariak

Grammy Sariak
57. Grammy Sariak
SaritutakoaMusikaren industriaren sariak
BabesleaArte eta Zientzien Grabazio Akademia Nazionala
KokalekuaStaples Center
Herrialdea AEB
Lehen sari banaketa1959
Webgune ofizialagrammy.com

Grammy Sariak (ingelesez: Grammy Award) Arte eta Zientzien Grabazio Akademia Nazionala estatubatuar erakundeak musika industriako artistak nabarmendu asmoz urtero eman ohi dituen sari batzuk dira. 1958an sortu ziren. Ameriketako Estatu Batuetan urtero ospatu ohi diren musika sarien inguruko lau ikuskizunetako bat da (besteak Billboard Sariak, Amerikar Musika Sariak eta Rockaren Ospearen Aretoa dira).

Grammy sarietarako izendatua izateko epe muga urriaren 1a izan ohi da. Hori dela eta, artista askok estrategiko data horretarako euren lanak argitaratu eta sari hauek eskuratzeko aukerak areagotzen dituzte.

Halere askorentzat Grammy Sariak polemikoak dira, adibidez Queen, Depeche Mode edota Led Zeppelin bezalako talde esanguratsuek inoiz ez baidute Grammy Sari bakar bat ere jaso, aldiz David Bowie musikariak bakarra irabazi zuen eta Paul McCartney musikariak bere ibilbide luze osoan zehar ere bakar bat jaso du.


Grammy Sariak

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne