Guadalupe Espainiako toponimo bat izan zen jatorrian, baina gaur egun mundu osoan hedatutako izen bat da, lekuena, pertsonena nahiz beste askotariko gauzena. Arabierazko wadi eta latinezko lupus izenetatik dator, hau da, otsoen ibaia. Oraindik ere izen hori du Extremaduran dagoen Guadalupe ibaiak.