Guanarteme

Guanarteme, Kanaria Handia uhartean, errege aborigenek (guantxeak), gaztelar konkistaren aurretik jasotzen zuten izena da. Uhartea, gutxi gora-behera autonomoak ziren lurralde ezberdinetan banatua zegoenez, zenbait guanarteme zeuden. Konkista gertatu zenean, bi zeuden: Teldekoa eta Galdarrekoa.

Guanartemeak, nobleen kontseilu batetaz laguntzen ziren euren erabakiak hartzeko, apaiza edo faikana ere izateaz gain, honek, batzuetan, guanartemeak berak baino garrantzi sozial eta politiko gehiago izan zezakeelarik. Izaera militarreko kontseilu bat ere aipatzen da, sabor delakoa, non guayre edo kapitainak biltzen ziren.

Tenerifen, guanartemeen baliokidea, mentzeiak ziren.


Guanarteme

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne