Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Barakaldo |
Koordenatuak | 43°16′55″N 2°59′02″W / 43.282021°N 2.983928°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1955eko uztailaren 20a |
Kudeatzailea | Osakidetza |
Kontaktua | |
Helbidea | Pza de Cruces, 12 |
E-posta | mailto:[email protected] eta mailto:[email protected] |
Telefonoa | tel:+34-946-00-60-00 |
Webgune ofiziala | |
Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Osakidetzaren sareko ospitale bat da, Barakaldo udalerriko izen bereko barruti eta auzoan kokatuta dagoena eta Bilboaldeko ospitale nagusia dena. Halaber, Osakidetza, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Espainiako iparraldeko erietxerik handiena eta erabiliena da, eta hainbat arlotan erreferentziazko zentroa da EAEtik kanpo ere. Ospitalea Ezkerraldea Enkarterri Cruces Erakunde Sanitario Integratuaren parte da. 2016an Coordenadas Institutuak argitaratutako ikerketaren arabera, EAEko ospitalerik onena da.[1]
Barakaldoko Gurutzeta auzoan kokatua dago ospitalea, behinola industriaz inguraturik zegoen gunean. Gurutzetako ospitalea Bizkaiko industrializazio prozesuaren ikurretako bat da. Bilbo Handia inguruetako haur asko ospitale honetan jaio dira azken hamarkadetan. Gaur egun gurasoen udaletan erroldatu egiten dira, gurasoen egoitzan, baina garai bateko araudiagatik Barakaldon erroldatu egiten ziren Gurutzetan jaiotako ia ume guztiak.