Hadad | |
---|---|
![]() | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | El |
Hadad (ugariteraz: 𐎅𐎄, Haddu), Haddad, Adad (akaderaz: 𒀭𒅎, DIM, Adād ahoskatua), edo Iškur (sumerreraz: 𒀭𒅎) Kanaango eta Mesopotamiako antzinako erlijioetako ekaitzen eta euriaren jainkoa zen. Eblan agertzen da jada, "Hadda" izenarekin, K.a. 2500. urte inguruan[1][2]. Ekialde Hurbiletik, Hadad Mesopotamian sartu zen, Amorritak sartua, eta hor akkadiar Adad jainkoa bilakatu zen[3][4][5]. Adad zein Iškur logograma berberarekin idatzi ohi dira, 𒀭𒅎[6], Hurritek Teshub jainkoa idazteko erabiltzen zuten ikur berbera. Hadadek beste izendapen batzuk ere bazituen, hala nola Pidar, Rapiu, Baal-Zephon[7] edo, sinpleki, Ba'al (Jauna), baina titulu hau beste jainko batzuek ere bazuten.
Hadad jainkoaren ikurra zezena zen. Bizardun agertu ohi zen, makil bat eta tximista bat eskuan hartuta, zezen-adarrak buruan zituen bitartean. Mitologia alderatuan, Zeus greziarraren eta Jupiter erromatarraren pareko joatzen zen. Asia Txikian zegoen Dolicheko kultuan Jupiter Dolichenus izena hartzen zuen, eta hititen Teshub jainkoarekin parekatzen da.
Baalen Zikloa edo Baalen Epika, Kanaango eremuan bildutako istorioen bilduma batean, Baal jainkoaren izendapenean Hadad ematen da, ekaitzen-jainkoa. Bilduma hau K.a. 1400 eta 1200 inguru egin zen, eta Ugariten aurkitu zen, gaur egungo Sirian. Hadadek Lotan herensugea hil zuen.