Hanburger | |
---|---|
burger (en) | |
Materialak | neata (en) burger bun (en) barazkia |
Osagaiak | neata (en) , Uraza, tomatea, tipula, haragia, Alliuma eta pepinoa |
Historia | |
Jatorria | Alemania eta Ameriketako Estatu Batuak |
Honen izena du | ogitarteko eta Hanburgo |
Hanburgerra ogitarteko itxura duen elikagai prozesatua[1] da. Osagai nagusia xehatutako haragia da, xerra moduan frijitutakoa. Halaber, landare-jatorriko xerra ere erabili daiteke. Okela bi ogi opilen artean jartzen da eta tipula, uraza, tomate edo ozpin-luzokerra bezalako osagaiak ere gehitzen zaizkio. Maiz saltsak ipintzen zaizkio, esate baterako, ketchupa, ziapea ala maionesa. Era berean, oso ohikoa da gazta-xafla batekin aurkeztea. Azken hau, cheeseburger du izena. Patata frijituekin batera zerbitzatu ohi da.