Hans Memling (Selingenstadt, 1435-1440 aldean - Brujas, 1494ko abuztuaren 12a) flandriar margolaria izan zen, Brujasko eskolakoa. Haren lana nahiko ezezaguna izan zen 1820 arte, urte horretan aurkitu baitzuten alemaniarrek eta frantsesek; horren ondorioz, antzinako artearen gune garrantzitsuena bilakatu zen Brujas. Erlijioarekin lotutako gaiak landu zituen, Ama Birjina Jesus haurrarekin batez ere. Erretratu bikainak ere egin zituen.