Haragi

Hemen ardi baten burua ikus dezakegu.

Haragia gizakiaren eta animalien gorputzaren zati mamitsua da, edo —zentzu zorrotzean edo janari mota gisa— hainbat animaliaren, bereziki ugaztunen eta hegaztien, zati mamitsua da.[1][2] Itsas animaliak, ordea, kategoria ezberdin batean sartu behar dira. Lagunarteko sailkapen komertziala da, eta lurreko animaliei soilik aplikatzen zaie, normalean ornodunak —ugaztunak, hegaztiak eta narrastiak—; izan ere, itsas animaliei aplika dakiekeen arren, beste kategoria batean sartzen dira, ornogabeen kategorian bereziki — krustazeoei, moluskuei eta beste talde batzuei itsaski deitzen zaie. Klasifikazio biologikoa alde batera utzita, beste animalia batzuk —itsas-ugaztunak adibidez— batzuetan haragi bezala izan dira hartuak eta beste batzuetan ez. Beste lurralde batzuetan, giza-haragia haragi bezala sailkatuta dago.

Haragiaren nutrizioari buruz hitz egitean, haragia proteina, koipe eta mineral iturri oso ohikoa da gizakiontzat. Animalietatik eta landareetatik lortzen diren elikagai guztien artean, haragia da merkatuetan balorazio eta estimazio handienak lortzen dituena, eta, paradoxikoki, gehien saihesten den eta polemika gehien sortzen duen elikagaietako bat ere bada[3]. Haragia bakarrik jaten duten animaliei «haragijaleak» deritze; beste aldetik, landareen bidez elikatzen diren animaliei «belarjale» deritze. Intsektuez eta beste animalia batzuez elikatzen diren landareak ere haragijaleak dira. Eurek hildako harrapakinen haragia jaten dutenei «harrapariak» deritze; eta haragia hildako animalietatik lortzen dutenei, «sarraskijaleak».

Gizakientzako haragiaren kontsumoaren zati handiena ugaztunetatik dator, hau da, haragi gorritik[4]; baina Lurrean dauden 3.000 animalia-espezieetako batzuk bakarrik erabiltzen ditugu elikagai gisa[5]. Kontsumorako oinarrizko urtze-espezieak ardi-, behi- eta txerri-aziendak eta etxeko hegaztiak dira. Haragiaren kontsumoa modu globalean hazten ari da, munduko biztanleriaren hazkundearekin bat etorriz, eta garapen bidean dauden herrialdeak dira hazkunde ratio handiena dutenak [5]; horrek esan nahi du urte batzuetan elikagai horren eskaera gero eta handiagoa asetzeko irtenbide gehiago beharko direla.

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Haragi. .
  2. Ayyıldız, Esat. “Klasik Arap Edebiyatında Et Motifi”. International Malatya Gastronomy Culture and Tourism Conference. ed. Aynur Ismayilova – Gunay Rzayeva. 19-24. Malatya: IKSAD Publishing House, 2022.
  3. McGee, Harold. (2004). On food and cooking : the science and lore of the kitchen. (Completely rev. and updated. argitaraldia) Scribner ISBN 0-684-80001-2. PMC 56590708. (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  4. «Ventajas y desventajas de la carne roja | Salud | Runners.es» web.archive.org 2018-10-24 (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
  5. a b Aberle, Elton D.. (2012). Principles of meat science. (Fifth edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7575-9995-8. PMC 892130854. (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).

Haragi

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne