Harun ar-Raxid (arabieraz: هارون الرشيد; Ray, 763ko martxoaren 27a edo 766ko otsaila - Tus, 809ko martxoaren 24a) Abbastar Kalifa-herriko bosgarren kalifa izan zen. Ar-Raxiden agintaldian, 786ko irailaren 14tik hil zen arte, abbastarren inperioa bere gorenera iritsi zen. Bagdad, hiriburuan, zientzia, kultura, arte, musika eta erlijioa loratu ziren. Mendebaldean ezaguna da, batez ere, Mila gau eta bat gehiago liburuko protagonistetako bat delako[1].