Hebe (mitologia)

Hebe (mitologia)
Antzinako Greziako erlijioa eta Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakIuventas (en) Itzuli
Familia
AitaZeus
AmaHera
Ezkontidea(k)Herakles
Seme-alabakAlexiares (en) Itzuli eta Anicetus (en) Itzuli

Greziar mitologian, Hebe[1] (antzinako grezieraz: Ἥβη, Hêbê) gaztaroaren pertsonifikazioa zen. Zeus eta Heraren alabatzat azaltzen da. Iliadan esaten denaren arabera, Hebe jainkoen laguntzailea zen: nektarrez betetzen zituen jainkoen edalontziak, Herari laguntzen zion zaldiak gurdiari lotzen eta Ares, anaia, bainatzen eta janzten zuen. Odisearen arabera, Heraklesekin ezkondu zen eta ordura arte egiten zituen lanak Ganimedes Troiako printze gazteak egingo zituen bere ordez. Hala ere, ondorengo tradizioek bi umeren ama izan zela adierazten dute, Alexiares eta Anizeto. Hebek adinekoak gaztetzeko ahalmena zuen eta horrela erakutsi zion behin batean Yolaori Euristeorekin borrokatu behar zenean.

Artean beso gabeko soinekoa jantzita erakusten da.

Atenasen gurtzen zuten, Cinosargoan, eta Heraklesek aldarea zuen lekutik gertu Heberena ere bazegoen. Γανυμηδα Ganimeda (Ganimedesen femeninoa) edo Δια Dia izenpean, zuhaizti saindu baten azpian ere gurtu izan zuten Sicionen eta Fliunten.

Erromatar mitologian baliokidea Juventas zuen, lehen aldiz mutil gazteek nagusien toga janzten zutenean txanpon bat eskaintzen ziotelarik.

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak

Hebe (mitologia)

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne