Hemograma odoleko zelula-elementuen kopurua edota kontzentrazioa adierazten dituen analisia da. Hainbat hemograma-mota erabiltzen dira medikuntzan, baina gehien erabiltzen denak adierazten ditu odol mm3 batean dauden hemati-, leukozito- eta plaketa-kopuruak, globulu-balioa eta globuluen jalkiera-abiadura.
Formula leukozitarioak globulu zuri mota bakoitzaren portzentaia adierazten du eta baita adierazten du heldu gabeko edo normalak ez diren zelulen agerpena.