Henrike II.a[1] (Le Mans, Frantzia, 1133ko martxoaren 5a – Chinongo Gaztelua, Frantzia, 1189ko uztailaren 6a), Henrike Plantagenet ezizenez ezaguna, Ingalaterrako erregea izan zen 1154-1189 bitartean. Rikardo Lehoi Bihotza eta Joan Lurgabearen aita izan zen.